Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
Ireki dute A-15 errepidea Berastegin, Donostiarako noranzkoan
19:00ak baino lehentxeago, auto bat irauli da errepidean eta bi lagun zauritu dira. Ertzaintzak zirkulazioa moztu du Donostia aldera, baina egoera bere onera etorri da 20:45 alderako.
EITB MEDIA
Bi pertsona zauritu dira 19:00ak aldera A-15 errepidean, Berastegi parean izan den istripuan.
Ezbeharraren ondorioz autoa iraulita geratu da, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Errepidea erabat itxita geratu da Donostiarako noranzkoan. 20:00ak baino lehen bypassa jarri dute bi noranzkoetan eta auto ilarak sortu dira bai Nafarroara bai Gipuzkoara bidean.
20:45 alderako errepidea erabat irekita zegoen eta ez zegoen auto ilararik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea