Gizartea -

Trafiko istripuak

48 pertsona hil dira Hego Euskal Herriko hiriarteko bideetan 2024an

Espainiako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) argitaratutako txosten baten arabera, 19 lagun hil ziren Nafarroako hiriarteko bideetan, 15 Gipuzkoan, 9 Bizkaian eta 5 Araban.

Istripua izan duen auto baten barrualdea.
Istripua izan duen auto baten barrualdea.
Istripua izan duen auto baten barrualdea.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 48 pertsona hil dira Hego Euskal Herriko hiriarteko errepideetan 2024an, Espainiako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) abenduaren 17ra arteko datuekin argitaratutako txosten baten arabera. 

Ezbeharren kopuruak nabarmen egin du gora Nafarroan, 2023an baino sei pertsona gehiago hil baitira iaz; Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, aurreko urtean baino bi biktima gutxiago izan dira.

Nafarroan, 19 istripu hilgarri izan ziren iaz (aurreko urtean baino 5 gehiago), eta 19 pertsona hil ziren istripu horietan (+6).

Gipuzkoan, aurreko urtean baino 4 ezbehar hilgarri gutxiago izan dira, 15, eta hildakoen kopurua ere jaitsi egin da, 21etik 15era.

Bizkaian, gora egin dute, bai biktimadun ezbeharrek, bai biktimek, 15etik 19ra, bi kasuetan.

Azkenik, Araban behera egin du biktimadun ezbeharren kopuruak, 5etik 4ra; hildakoen kopuruak, ordea, ez du behera egin, 5 izan baitira, aurreko urtean adina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak