Gizartea -
Indarkeria matxista
Mutil adingabe batek neskato bati sexu-erasoa egin zion Ordizian abenduaren 26an
Neskatoak salaketa jarri zuen, erasotzaileak baimenik gabe ukituak egin zizkiola esanez. Erasoa komun publiko batzuetan gertatu zen.
EITB MEDIA
Neska adingabe bati sexu-erasoa egin dion mutiko nerabe bat ikertzen ari da Ertzaintza. Erasoa abenduaren 26an gertatu zen, Ordizian.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gauerdian gertatu zen eraso matxista, udalerri horretako komun publiko batzuetan.
Neskatoak salaketa jarri zuen, erasotzaileak baimenik gabe ukituak egin zizkiola esanez.
Hori horrela, Ertzaintza sexu-erasoagatik ari da ikertzen adingabea.
Bitartean, Itaia mugimendu sozialistak protesta egin du gaur Ordizian, erasoa salatzeko eta Barakaldon ostiralean izan zen hilketa matxista gaitzesteko.
Salaketan jasotakoaren arabera, bi mutikok egin zioten eraso neskato adingabeari, komun publiko batzuetan.
"Beharrezkoa da jai-giroak erasoak areagotzeko eta normalizatzeko sortzen duen testuingurua salatzea, eta erasotzaileen inpunitarearen aurka antolatzea eta borrokatzea", aldarrikatu dute elkarretaratzean.