Gizartea -

Trafikoa

Gizonezko bat hil da AP-68an, Erriberagoitian, auto-istripuz

Ibilgailuak erdibitzailea jo du, argitzeke dauden arrazoiak direla medio. Trafikoa erabat eten dute bi noranzkoetan une batez.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko gizonezko bat hil da bart AP-68 errepidean, Erriberagoitian (Araba), auto-istripuz. Trafikoa guztiz eten dute bi noranzkoetan une batez, Bilbora eta Zaragozara bidean, baina handik gutxira itzuli da bere onera, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. 21:50ean, turismo bat bidetik irten da eta autobidearen erdibitzailean geratu da.

Larrialdi zerbitzuak, Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira, eta medikuak ibilgailuan zihoan pertsona bakarraren heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak