Gizartea -
Gertakizuna
Gizon batek ustez ama hil du Barakaldon
Ertzaintzak atxilotu egin du gizonezkoa. Biktima 84 urtekoa zen.
AGENTZIAK | EITB Media
84 urteko emakume bat hilda aurkitu dute Barakaldoko etxebizitza batean, eta Ertzaintzak haren semea atxilotu du, hiltzailea izan daitekeelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.
16:30ean, Barakaldoko etxebizitza batean oihuak eta liskarrak entzuten zirela eta bertan pertsona bat hilda egon zitekeela ohartarazi diote EAEko Poliziari.
Agenteak bertaratu dira, eta emakume bat hilda zegoela egiaztatu dute.
Lehen zantzuen arabera, litekeena da semeak hil izana ama. Horregatik, atxilotuta eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea