Gizartea -

Gipuzkoa

Oñatin bost laguni labanaz eraso egiteagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute

Ertzaintzak urtarrilaren 1ean Oñatin ustezko lesio-delitu bat egotzita atxilotu zuen gizona Bergarako epaitegiaren esku utzi dute gaur. Bost zaurituetako bati ebakuntza egin behar izan zioten izterrean, eta beste bat ospitalean dago, lepo inguruko zauriekin.

Oñatin erasoa gertatu zen tabernaren kanpoaldea. Irudia: EITB
Oñatin erasoa gertatu zen tabernaren kanpoaldea
Oñatin erasoa gertatu zen tabernaren kanpoaldea. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak urtarrilaren 1ean Oñatin (Gipuzkoa) ustezko lesio-delitu bat egotzita atxilotu zuen gizona Bergarako epaitegiaren esku utzi dute gaur, eta epaileak espetxeratzeko agindu du, Euskoa Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera duenez.

Atxilotua gaur goizean eraman dute epaitegira, eta, eginbide batzuk egiten ari zirelako ertzain-etxera itzuli ondoren, epailearen aurrera eraman dute berriro, eta, azkenean, behin-behineko espetxealdia ezarri dio.

Oñatin labanaz bost pertsona zauritzea egotzita atxilotu zuten 32 urteko gizona. Erasotzaileak lau gizon eta emakume bat zauritu zituen. Horietako bati ebakuntza egin behar izan zioten izterrean, eta beste bat ospitalean dago, lepo inguruko zauriekin.

Erasoa goizaldeko 06:25ean gertatu zen, taberna baten kanpoaldean sortu zen borroka batean.

Uneren batean, zenbait lagun tartean sartu ziren borroka geldiarazten saiatzeko eta, orduan, parte hartzen ari zenetako batek labanaz eraso egin zien bost pertsonari.

Lehen unean erasotzaileak ihes egin bazuen ere, ondoren Ertzaintzak atxilotu egin zuen.

Atxilotuak epaile baten atxilotze agindua zeukan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Oñati Albisteak