Gizartea -

Sexu abusuak

85 urteko zigorra eskatu dute 11 adingaberi abusuak egitearren auzipetutako Hondarribiko surf irakaslearentzat

Epaiketa martxoaren 10etik 21era egingo dute Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. 40 urteko auzipetua surf eta skate monitorea zen.

Gipuzkoako Lurralde Auzitegia. Argazkia: EFE
Gipuzkoako Lurralde Auzitegia
Gipuzkoako Lurralde Auzitegia. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak 85 urteko kartzela zigorra eskatu du 11 adingaberi sexu abusuak egiteagatik auzipetutako Hondarribiko surf irakaslearentzat: 84 urteko zigorra, 16 urtez azpiko adingabeen aurkako 11 deliturengatik; eta urtebeteko zigorra, haur pornografiako edukiak edukitzeagatik.

Klaseak ematen zituen bitartean egin zituen abusuak, salaketetan jaso zenez. Hain zuzen ere, Ertzaintzak 2021eko abuztuaren 30ean eraman zuen epailearen aurrera auzipetua, hainbat salaketa tarteko. Gutxienez, baina, hamar urte zeramatzan abusuak egiten, gerora jakin zutenez. Atxilo hartu zutenean, Irungo epaitegi batek espetxeratzeko agindua eman zuen.

Esan bezala, surf eta skate irakaslea zen. Hondarribian jaso ohi zituen ikasleak, eta Landetara joateko ohitura zuen, egun bateko edo hainbat eguneko txangoak egitera.

Bakarrik zeudenean gerturatzen zen gaztetxoengana, eta kanpin dendetan nahiz bere furgonetan egiten zizkien abusuak.

Epaiketa martxoaren 10etik 21era egingo dute Gipuzkoako Lurralde Auzitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Sexu erasoak