Gizartea -

GRIPEA

Pello Latasa: "Gripearen epidemiaren gailurra datorren astean ala hurrengoan izan dezakegu"

Jaurlaritzaren epidemiologia arduradunak azpimarratu du intzidentzia altuen duen lurraldea dela Gipuzkoa, eta baxuen duena dela Araba

Pello Latasa
Pello Latasa
Pello Latasa

play icon 9:09

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gripearen epidemiak Euskal Autonomia Erkidegoan urtarrilaren bigarren edo hirugarren astean joko du gailurra, Pello Latasak, Eusko Jaurlaritzaren epidemiologia arduradunak aurreikusi duenez. "Faktoria"-n egin duen elkarrizketan, Latasak azaldu du Gipuzkoa dela EAEn intzidentzia altuen duen lurraldea, eta baxuen duena dela Araba. Dena den, Latasak nabarmendu du aurreko urteekin alderatuta, aurten gripearen kasu gutxiago ari direla atzematen.

Umeen txertaketaz, covid kasuez eta sexu bidezko gaixotasunen transmisioaz ere hitz egin du "Faktoria"-n Pello Latasak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak