Gizartea -

Erasoa

Oñatin bost pertsona labanaz zauritzea egotzita atxilotutako gizona komisarian dago oraindik

Bost zaurituetako bati ebakuntza egin behar izan diote izterrean, eta beste bat ospitalean dago, lepo inguruko zauriekin.

Oñatin erasoa gertatu den tabernaren kanpoaldea. EITB Media
Oñatin erasoa gertatu den tabernaren kanpoaldea
Oñatin erasoa gertatu den tabernaren kanpoaldea. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren esku dago oraindik atzo Oñatin labanaz bost pertsona zauritzea egotzita atxilotutako 32 urteko gizonak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez.

Erasotzaileak lau gizon eta emakume bat zauritu zituen. Horietako bati ebakuntza egin behar izan diote izterrean, eta beste bat ospitalean dago, lepo inguruko zauriekin.

Erasoa atzo goizaldeko 06:25ean gertatu zen, taberna baten kanpoaldean sortu zen borroka batean.

Uneren batean, zenbait lagun tartean sartu ziren borroka geldiarazten saiatzeko eta, orduan, parte hartzen ari zenetako batek labanaz eraso egin zien bost pertsonari.

Lehen unean erasotzaileak ihes egin bazuen ere, ondoren Ertzaintzak atxilotu egin zuen.

Ertzaintzak lesio delitua leporatu dio, eta ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Aipaturiko gizonak epaile baten atxilotze agindua zeukan.

Oñatiko alkateak erasoa gaitzetsi du

Izaro Elorza Oñatiko alkateak Urteberri egunean gertatutako "ezbehar puntuala" gaitzetsi du gaur eta elkartasuna adierazi die zauritutako bost lagunei, X sare sozialean duen profilean kaleraturako mezu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Oñati Albisteak