Gizartea -
URTARRILAK 1
Eider, 2025eko Euskal Herriko lehen haurra, Baionan jaio da
Zehazki, 00:07an jaio da, ia kanpaikaden ostean. Ondoren, Angelica Sofia izan da Hego Euskal Herrian jaio den lehendabiziko haurra, Donostiako ospitalean. 00:18an jaio da eta 3,480 kilo pisatu ditu.
EITB Media
2025ean Euskal Herrian mundu honetara iritsi den lehen haurra Eider izan da. Baionan (Lapurdi) jaio da 00:07an, ia kanpaikaden ondoren.
Ondoren, Angelica Sofia izan da Hego Euskal Herrian jaio den lehendabiziko haurra, Donostiako ospitalean (Gipuzkoa). Ospitaleak baieztatu duenez, 00:18an jaio da eta 3,480 kilo pisatu ditu. Urteko bigarren jaiotza ere Gipuzkoan izan da, kasu honetan Zumarragako ospitalean. Nikole 00:34an jaio da eta 3,200 kilo pisatu ditu.
Bizkaian, berriz, 00:55 aldera jaio da lurraldeko lehen haurra. Zehazki, Gurutzetako Unibertsitate ospitalean jaio da Aixa, eta 3,220 kilo pisatu ditu. Basurtuko Unibertsitate Ospitalean aurten jaiotako lehen haurra 08:29an munduratu da, eta Alai0a du izena.
Abidin izeneko mutiko bat da 2024an Nafarroako ospitale publikoetan jaio den lehen haurra. 02:32an jaio da Nafarroako Unibertsitate Ospitalean, Iruñean.
Lehen arabarra gaur arratsaldean jaio da, 16:30 aldera, Txagorritxuko ospitalean, 2,920 kilo pisatu dituen mutikotxo bat.