Gizartea -
Borroka
Pertsona bat atxilotu eta hiru ikerketapean jarri dituzte, Donostian izandako borroka batekin lotuta
Astelehen goizalean Alde Zaharreko Portu kalean izandako borrokan parte hartu zuen pertsonetako batek bengala bat piztu zuen, beste pertsona batzuei erasotzeko asmoz.
EITB Media
Pertsona bat atxilotu dute, desordena publikoak eragitea egotzita, eta beste hiru ikertzen ari dira, Donostiako Alde Zaharrean izandako borroka batekin lotuta. Borrokan parte hartu zutenetako batek bengala bat piztu zuen.
Astelehen goizaldeko ordu batean jazo zen gertakaria, Portu kalean, Udalak jakinarazi duenez.
Udaltzaingoa bertara joan zen, hainbat lekukok ohartarazita; borrokan parte hartu zutenetako bat atxilotu zuen, eta beste hiru ikertzen ari da.
Sare sozialetan zabaldu den bideo batean ikusten denez, gazte batzuk borrokan hasi ziren eta hainbat ostikada eta ukabilkada eman zizkioten elkarri.
Halako batean, borrokan ari zirenetako batek bengala bat piztu zen, eta besteei erasotzen saiatu zen.