Gizartea -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Sekula baino kexa gehiago bidali dizkiote Arartekoari 2024an, asko Osakidetzarekin lotuak

Manu Lezertuak esan du osasun sistema eta etxebizitza direla kexa gehien sortzen dituzten gaiak.

Lezertua, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Lezertua, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Lezertua, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manu Lezertua Arartekoak esan du 2024an sekula baino kexa gehiago jaso dituela, Osakidetzarekin lotuak izan direla asko, eta etxebizitzari dagozkionak asko hazi direla.

Herritarren defendatzailearen zeregina arautzen duen legearen 40. urteurrenaren atarian Lezertuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi du "derrigorrezkoa" izan beharko litzatekeela Arartekoaren aholkuak eta eskaerak betetzea, eta horixe jaso beharko lukeela araudiak. Dena den, erakundeari zigorrak jartzeko gaitasuna ematearen aurka dago.

Administrazio publikoaren aurrean aurrez hitzordua hartu beharraren kontra ere agertu da Lezertua, zerbitzuak "unibertsala, gertukoa eta enpatiaduna" izan behar duelako.

El Ararteko afirma que el área que más descontento genera entre la ciudadanía es Osakidetza
El Ararteko afirma que el área que más descontento genera entre la ciudadanía es Osakidetza
El Ararteko afirma que el área que más descontento genera entre la ciudadanía es Osakidetza

play icon 20:34
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arartekoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak