Gizartea -

Eguraldia

Eguraldi eguzkitsua izango dugu urteko azken asteburuan

Larunbat arratsaldean behe-hodeiak sartzen joango dira itsasotik eta lainotzera egingo du. Baliteke gauean Kantauri isurialdeko toki batzuetan zirimiria egitea, batez ere kostaldean.

Urbia. Argazkia: Marilo Unzurrunzaga.
Urbia. Argazkia: Marilo Unzurrunzaga.
Urbia. Argazkia: Marilo Unzurrunzaga.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean hein handi batean giro eguzkitsua nagusituko da, bai iparraldean eta baita hegoaldean ere, baina goizean goiz lanbroa eta lainoa agertuko dira berriro barnealdean. Goizean hego-haize suabea ibiliko da, eta arratsaldetik aurrera haizea mendebal edota ipar-mendebaldetik finkatuko da kostaldean. Ondorioz, behe-hodeiak sartzen joango dira itsasotik eta lainotzera egingo du. Baliteke gauean Kantauri isurialdeko toki batzuetan zirimiria egitea, batez ere kostaldean. Tenperaturak berdintsu jarraituko du.

Igandean zerua iparraldean lainotuago egongo da hegoaldean baino. Goizean behe-hodeiek zerua estaliko dute Kantauri isurialde osoan, eta baliteke han eta hemen euri langarra egitea, bereziki kostaldean. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira. Hegoaldean berriz ere eguna lanbro eta lainoarekin hasiko dugu, baina leku gehienetan eguerdirako jasoko du. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da kostaldean. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak