Gizartea -

Aseguruak

EAEko biztanleen % 23,9k osasun-aseguru pribatua dute

Eustaten 2023ko datuek erakusten dute 2021etik % 4,1 igo dela aseguru pribatuen kontratazioa eta traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultetarako erabiltzen dira bereziki. Bizkaian aseguru pribatua dute biztanleen % 30,7k, Araban % 19,4k eta Gipuzkoan % 15ek.

EAEko lau pertsonatik batek dauka osasun-aseguru pribatua.
EAEko lau pertsonatik batek dauka osasun-aseguru pribatua.
EAEko lau pertsonatik batek dauka osasun-aseguru pribatua.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen % 23,9k du osasun-aseguru pribatuen babesa, eta traumatologia, oftalmologia, ginecologia eta dermatologia kontsultetarako erabiltzen dira batez er.e  

Eustat -Euskal Estatistika Erakundeak bi urtez behin egiten du aseguru-pribatuen eboluzioaren inguruko azterketa eta, gaur, 2023ari dagozkion datuak eman ditu argitara. 

Azterketa horretan ikusten denez 2023an EAEn establezimenduak zituzten aseguru-etxeek 525.435 pertsona zituzten osasun-aseguruekin babestuta, hau da, biztanleen lautik bat. 

2021ean baino % 4,1 gehiago ziren iaz halako aseguru bat zutenen kopurua. 2021ean, pandemiaren ostean, % 6,4 igo ziren aseguru pribatuen kontratazioak 2019arekin alderatuta. 

2021arekin alderatuta, Gipuzkoan igo zen gehien aseguru pribatua zutenen kopurua % 10,7), Araban % 9,2 eta Bizkaian % 1,4. 

Guztira, herritarren % 23,9 zuten 2023an osasun-aseguru pribatua, baina Bizkaian % 30,7koa zen kopuru hori, Araban % 19,4koa eta Gipuzkoan % 15ekoa.   

Aseguru horiek kontratatzen dituztenen profilari dagokionez, gehiago dira emakumeak gizonak baino (% 52,8 eta % 47,2, hurrenez hurren), eta 45-64 urte bitarteko adin-taldea da ugariena (% 34,8), ondoren 25-44 urte bitartekoak (% 26,1).

Guztira, aseguru-erakundeek 1,8 milioi kontsulta erregistratu zituzten 2023an, batez ere, traumatologiakoak (240.000), oftalmologiakoak (191.000), obstetrizia eta ginekologiakoak (184.000) eta dermatologiakoak (158.000). Espezialitate horietakoak izan ziren, orotara, kontsulten % 43,8.

Lehen Mailako Arretari lotutakoei dagokionez, familia-medikuntzakoak izan ziren 129.000 kontsulta eta pediatriakoak 87.000. Horrek erakusten du mediku-asegurua arreta espezializatuarekin lotutako kontsultetara joateko erabiltzen dela, batez ere.

Aseguru-etxeek kobratutako primei dagokienez, 398 milioi bildu ziren, hau da, 2021ean baino % 8,7 gehiago.

Aseguru horien ordainketaren % 69,9 Bizkaian kontzentratu zen, % 19,3 Gipuzkoan eta % 10,8 Araban.

Hartzaile-motaren arabera, aseguru kolektiboek, hau da, enpresei edo beste kolektibo jakin batzuei zuzendutakoek, osasun-asegurua zuten pertsonen % 61,3 bildu zuten, banakakoek eta familiakoenak % 33,9, eta Estatuko Administrazio Zentraleko funtzionarioen mutualitate publikoenak % 4,8.

2021eko datuekin alderatuta, aseguru kolektiboen izan zen gehien igo zirenak, + %5,2 eta banakoenak edo familiakoenak +%4. Mutualista publikoen kopuruak, berriz, behera egin zuen - % 8.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Eustat Ongizatea eta osasuna