Gizartea -

Hondarribiko aieportua

Hegaldiak desbideratu edo atzeratu dituzte Hondarribiko aireportuan behe-lainoaren eraginez

Madril – Donostia hegaldiak Loiun lur hartu behar izan du.

Donostia, gaur goizean. Argazkia: Adei Barandiaran Roman
Donostia, gaur goizean. Argazkia: Adei Barandiaran Roman
Donostia, gaur goizean. Argazkia: Adei Barandiaran Roman

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako kostaldea estaltzen duen behe-laino handiak eragina izan du Hondarribiko aireportuaren funtzionamenduan. Hondarribian lur hartu behar zuen hegaldi batek arazoak izan ditu eta Loiun lur hartu behar izan du. Beste hegaldi batek atzerapenak izan ditu.

Madril-Donostia ibilbidea egiten ari zen hegaldiak ezin izan du Hondarribian lur hartu eta  Loiun lurreratu behar izan du. Bartzelonatik zetorren hegaldiak, bestalde, atzerapenak izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hondarribiko aireportua