Gizartea -
Luizia
Euriteek luizia eragin dute Igeldoko igoeran, Donostian
Astearte gauean gertatu zen luizia, eta ez zen inor zauritu. Igeldora doan errepideko erreietako bati eragiten dio. Ondorioz, trafikoa bideratzeko txandakako-igarobidea emateko semaforo bat jarri dute.
Agentziak| EITB Media
Donostiako Udalak jakitera eman duenez, azken egunetan izandako euriteen ondorioz, luizia izan da Igeldoko igoerako hegal batean.
Astearte gauean gertatu zen luizia, eta ez zen inor zauritu. Igeldora doan errepideko erreietako bati eragiten dio. Ondorioz, trafikoa bideratzeko txandakako-igarobidea emateko semaforo bat jarri dute.
Carlos García Hiri Mantentze-lanetako zinegotzia eta Jurdana Arruabarrena Hiri Zerbitzuetako zuzendariordea asteartean bertararatu ziren tokira. Utegoki kontratako langileekin eta udaltzainekin bidetik lurra eta eroritako harriak kendu zituzten.
Lursail pribatua denez, Udalak "egoera konpontzeko" eskatu dio jabeari.