Gizartea -
San Sebastian eguna
Ostiral honetan irekiko da San Sebastian eguneko balkoien zozketarako epea
Izena emateko adin nagusikoa izan behar da eta Donostian erroldatuta egon behar da. Zozketa urtarrilaren 8an egingo da, arratsaldeko seietan, Udaletxeko udalbatza-aretoan.
EITB Media
San Sebastian egunean hiriko banderaren igoera eta jaitsiera ikusi ahal izateko balkoien zozketa egingo da aurten ere. Izena emateko epea ostiral honetan, abenduaren 27an, irekiko da. Nahi duenk Udalinfo aplikazioan eta Donostiako udalaren webgunean eman dezake izena urtarrilaren 1era arte.
80 donostiarrek (20 lagun eguneko eta haiek aukeratutako pertsona batek) banderaren igoeraz eta jaitsieraz gozatu ahal izango dute. Zozketa urtarrilaren 8an egingo da, arratsaldeko seietan, Udaletxeko udalbaltza-aretoan.
Izena emateko adin nagusikoa izan behar da eta Donostian erroldatuta egon behar da. Urtarrilaren 3an izena eman dutenen zerrenda argitaratuko da bakoitzari dagokion zenbakiarekin. Udala sarituekin harremanetan jarriko da bertaratuko direla baieztatzeko.
Gainera, 18 donostiarrek eta adin mugarik gabeko laguntzaile batek (36 guztira) haurren danborrada ikusi ahal izango dute urtarrilaren 20an udaletxeko balkoi batetik.