Gizartea -

Indarkeria matxista

Atxilotu bat Iruñean, urruntze agindua zuen emakumearen autoan kalteak eragiteagatik

Atxilotuari, 38 urteko gizonezkoa, bi delitu egozten dizkiote: kautelazko neurria haustea eta nahita kalteak eragitearena.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean genero indarkeriarekin lotutako bi delitu leporatuta, urruntze agindua zuen emakumearen autoko gurpilak zulatu ostean. 

Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, astearteko 21:30ean atxilotu zuten gizonezkoa, Taxoare kalean, Justizia Administrazioaren kontrako delitua leporatuta. Izan ere, Iruñeko Emakumeen gaineko Indarkeriaren 1. Auzitegiak ezarritako gerturatze eta komunikazio debekua hautsi zuen gizonak. 

Gainera, nahita egindako kalteen delitua ere gehitzen zaio aurrekoari, Urruntze Aginduak babestutako emakumearen autoaren lau gurpilak zulatu baitzituen aizto batekin gizonezkoak. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa