Gizartea -
Lapurdi
Ezpeletan hilda aurkitutako gizona heriotza naturalez hil zela ebatzi du auzitegi medikuak
Ikerketak ondorioztatu du atxilotutako haren bizilagunak ez zuela heriotza eragin, baina laguntzarik ez ematea egotzi liezaiokete.
EITB MEDIA
Joan den astelehenean, hilaren 22an, Ezpeletan (Lapurdi) hilda aurkitutako gizonezkoa heriotza naturalez hil zela ondorioztatu du auzitegi medikuak. Haren gorpua etxebizitzan bertan topatu zuten jendarmeek.
Hildakoarekin batera, 64 urteko beste gizon bat aurkitu zuten etxean, eta atxilotu egin zuten galdekatzeko. Ikerketek ondorioztatu dute gizon horrek ez zuela heriotza eragin.
Hala ere, baliteke laguntzarik ez ematearen delitua egoztea, egun batzuk igaro zituelako inori abisurik eman gabe hildakoaren gorpuarekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea