Gizartea -
Lapurdi
Gizon baten hilotza aurkitu dute Ezpeletan, bere etxebizitzan
Gizonezko bat atxilotu dute, galdekatzeko. Hainbat egunez bizi izan da gorpuarekin, larrialdi-zerbitzuei abisua eman gabe.
EITB MEDIA
Joan den igandean, abenduaren 22an, jendarmeek 62 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten, bere apartamentuan, Ezpeletako erdigunean (Lapurdi). Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez, poliziak bertaratu ziren bizilagun baten alerta jaso ondoren, hildakoa hainbat egunez ikusi ez zuelako kezkatuta.
Lehen ikerketen arabera, gizonak zenbait egun zeramatzan hilda aurkitu aurretik, bere etxebizitzan. Aipatutako egunkariak jasotako datuen arabera, 64 urteko gizon bat bizi izan zen hilotzarekin bitartean, larrialdi-zerbitzuei jakinarazi gabe.
Gizon hori igande gauean bertan atxilotu eta Poliziaren esku utzi zuten, gertatutakoa argitzen saiatzeko.