Gizartea -
SUTEA
Gorpu bat aurkitu dute igandean Bermeon kiskali eta behera erori zen baserriaren hondakin artean
Sutea igande arratsaldeko 17:00ak aldera piztu zen, Bizkaiko udalerriko Artika auzoko baserri batean, eta guztiz kiskali ondotik, behera erori zen. Astelehen honetan, hondakinen artean, suhiltzaileek pertsona baten hilotza aurkitu dute.
EITB MEDIA
Suhiltzaileek pertsona baten gorpua aurkitu dute astelehen honetan Bermeon igandean izandako sutearen ondorioz behera erori zen baserriaren hondakinen artean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea 17:00ak aldera piztu zen Artika auzoko baserri batean, eta bizilagun batek eman zien horren berri Bizkaiko suhiltzaileei. Emakume berak ohartarazi zuen baserrian gizon bat bizi zela, eta ez zutela haren berririk. Sugarren ondorioz, etxebizitza behera erori zen.
Astelehen honetan, suhiltzaileek hondakin artean pertsona baten gorpua aurkitu dute. Zantzu guztien arabera, baserrian bizi zen gizonezkoarena da.
Hona hemen sutearen irudiak: