Gizartea -
EZBEHARRA
64 urteko gizon bat zauritu da Beran, lau metrotik erorita
Etxeko ganbaratik erorita, hainbat traumatismo egin ditu, eta Irungo Ospitalera eraman dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
64 urteko gizon gipuzkoar bat zauritu da igande honetan Berako bere etxebizitzako ganbaratik, 4 metroko altueratik, erorita.
Larrialdietako iturriek jakitera eman dutenez, istripua 15:11 aldera gertatu da, Illekueta kaleko 17. zenbakian.
Zauritua Irungo Ospitalera eraman dute, politraumatismo ugari baitzituen. Pronostiko erreserbatua du.
Istripuaren berri izan bezain pronto, Lesakako osasun-langileak, bi anbulantzia eta Foruzaingoa bertaratu dira. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea