Gizartea -

Gabonetako loteria

40014ak, bigarren sariak, 3,75 milioi euro utzi ditu Bizkaian

Leioako Artea merkataritza-gunean serie bat saldu da eta beste horrenbeste zuten salgai Gernika-Lumon ere. Gabonetako loteriaren bigarren sariak 125.000 euro banatu ditu dezimo bakoitzeko (1.250.000 euro serieko).

Bigarren saria abestu duten unea. EFE
Bigarren saria abestu duten unea. EFE
Bigarren saria abestu duten unea. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40014 zenbakiarentzat izan da gabonetako loteriaren bigarren saria, eta loteria-administraziora bidalitako dezimo guztiak saldu direla baieztatzen bada, 3,75 milioi izan daitezke Bizkaian banatu dituenak. Gernika-Lumon, Leioan, Getxon eta Sestaon saldutako dezimo bakoitzak 125.000 euroko saria du, 1.250.000 euro serieak.

Artea merkataritza-guneak (Leioa) zenbaki horrekin bidali zioten seriea saldu duela baieztatu du, eta, beraz, 1.250.000 euro banatu ditu.

Gernika-Lumon, Artekale kaleko 1. administrazioak serie bat zuen saltzeko, baina ez dugu baieztatzerik izan saldu duten. 

Bestalde, Sestaoko Vicente Blasco Ibañez kaleko 6. administrazioak zenbakiaren 9 dezimo zituen salgai, eta Getxoko Areeta auzoko Kale Nagusiko 3. administrazioak bat saldu du.

Artea merkataritza-guneko loteria-administrazioak 1,5 milioi euro baino gehiago banatu ditu
Artea merkataritza-guneko loteria-administrazioak 1,5 milioi euro baino gehiago banatu ditu
Artea merkataritza-guneko loteria-administrazioak 1,5 milioi euro baino gehiago banatu ditu

0:43
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria 2024 sariak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Loteriak