Gizartea -
GABONETAKO LOTERIA
Gabonetako loteriaren hirugarren sariak (11840) 30 milioi euro baino gehiago eraman ditu Bilbora eta Laudiora
Laudion 21,8 serie saldu dira, eta Bilbon 400 bat dezimo. Abadiñon, Gernika-Lumon (Bizkaia), Pasai Antxon, Arrasaten (Gipuzkoa), Zangozan, Altsasun, Iruñean eta Cordovillan (Nafarroa) ere saldu dira dezimoko 50.000 euro eman dituen sari horren dezimoak.
eitb media
2024ko gabonetako loteriaren hirugarren saria, 500.000 eurokoa, 11840 zenbakiarentzat izan da. Bilboko Miribilla auzoko 71. administrazioan zenbaki horren 400 dezimo saldu dituzte, eta Laudion (Araba) 21,8 serie.
Horrela, Bilbon 20 milioi euro banatu dira hirugarren sari horrekin bakarrik, eta Laudion ia 11 milioi euro. Miribilla auzoko AltaFit gimnasioan saldu dira zenbaki horren dezimo batzuk, eta dezimo bakoitzeko 50.000 euro jasoko ditu irabazleak.
Abadiñora, Gernika-Lumora (Bizkaia), Pasai Antxora, Arrasatera (Gipuzkoa), Zangozara, Altsasura, Iruñera eta Cordovillara (Nafarroa) ere iritsi da sari horren zati bat.