Gizartea -

TRAFIKOA

Errei bat zabalik AP-8an Irunen, Baionako noranzkoan, kamioi baten istripuagatik errepidea itxita egon ondoren

Goizeko bostak aldera izan da ezbeharra, eta kamioilaria zaurituta eraman dute ospitalera. Erabat itxita egon da errepidea hainbat orduz, harik eta errepidera isuritako erregaia garbitu eta errei bat zabaltzea lortu duten arte. GI-636 errepidetik desbideratu dute trafikoa.

Istripua izan duen kamioia.
Istripua izan duen kamioia.
Istripua izan duen kamioia.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 errepidea itxita egon da Irunen (Gipuzkoa), Baionako (Lapurdi) noranzkoan, goizeko bostetan kamioi batek izan duen istripuaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez eta 11:30ak pasatxo zirela errei bat zabaldu ahal izan dute. 

Oraindik argitzeko dauden arrazoiak direla medio, kamioia irauli egin da, eta gidaria zaurituta eraman dute ospitalera. Erregaia isuri da errepidera, eta berehala hasi dira garbitzen. 

Trafikoa Oiartzungo ordainlekutik bideratu dute, eta Segurtasun Sailak GI-636 errepidea erabiltzeko gomendatu du, baina hor ere auto-ilarak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Lan-istripuak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Trafiko istripuen biktimak