Gizartea -
Trafikoa
Konpondu dira dagoeneko Bergaran eta Armiñonen goizean izandako trafiko arazoak
Bergaran 5 kilometroko ilarak izan dira bideko lanen ondorioz, eta Bergaran ez ezik, Armiñonen ere izan da goiz zaila, A-1 errepidean Madrilera bidean, AP-1eko lotunean. 13:00etan 4 kilometroko ilarak zeuden puntu horretan.
EITB Media
Konpondu dira dagoeneko San Tomas egun honetan goizean EAEko errepide-sarean izan diren bi arazo nagusiak: AP-1 errepidean Bergaran, Gasteizerako noranzkoan, eta A-1 errepidean Armiñonen, Madrilerako noranzkoan.
AP-1 autobidean, auto-ilarak izan dira gaur goizetik, eta eguerdian 5 kilometrokoak ziren.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, autobideko puntu horretan izandako auto-ilarak galtzadan egiten ari diren obrek eragin dituzte.
Bestalde, goiza zaila izan da Armiñonen ere, A-1 errepidean Madrilera bidean, AP-1eko lotunean; 13:00etan 4 kilometroko ilarak zeuden puntu horretan. Apurka-apurka, baina, ilarak arintzen joan dira, eta normaltasuna berreskuratu dute puntu horretan ere.