Gizartea -

Kalejira

Olentzero eta Mari Domingi itsasontziz iritsiko dira Donostiara

Kalejira 18:00etan abiatuko da, eta horretan 500 pertsona inguruk hartuko dute parte.

Mari Domingi eta Olentzero
Mari Domingi eta Olentzero
Mari Domingi eta Olentzero

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olentzero eta Mari Domingi Urumea ibaitik itsasontziz iritsiko dira Donostiara abenduaren 24an, 12:00etan. Hain zuzen ere, hainbat mendez baserritarrek sagardoa garraiatzeko erabilitako ontzi batean ailegatuko dira.

Gutuna idatzi ez duten umeek aukera izango dute oraindik udaletxeko balkoian horretarako prestatutakpo espazio batean. Gainera, baserritar jantzia daramatenek Gero Axular elkartearen laguntza izango dute, zapia, abarkak eta gerrikoa ondo janzteko.

Ezintasun funtzionalen bat duten umeak Ijentea kaleko atetik sartu ahal izango dira osoko bilkuren aretora, heldu batek lagunduta. Aurreko urteetan bezala, Olentzerok eta Mari Domingik zeinu interprete baten laguntza izango dute entzumen-urritasunak dituzten pertsonei euren nahiak helarazi eta beraiekin askatasunez komunikatzeko.

Ohiko desfileari 18:00etan emango zaio hasiera Ijentean, eta honako ibilbide hau egingo du: Hernani, Askatasunaren Hiribidea, Loiola, San Martzial, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa Plaza, Elkano eta Boulevard.

Aurtengo desfilea ere pertsonaia mitologikoz eta Gabonetako elementuz beteta egongo da. Besteak beste, lamiak, Mari, Tartalo, Otsoko eta Sorgina izango dira Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileak. Gainera, Bizikletan Adinik Ez elkarteren parte hartzea gehituko zaio, adineko hiru pertsonaren integratzea ahalbidetuta.

Guztira 500 bat lagunek desfilatuko dute eta 1.000 kilo gozoki baino gehiago jaurtiko dituzte, zeliakoentzat egokiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Olentzero Gizartea Eguneko albisteak Albisteak