Gizartea -

Etxebarri (Bizkaia)

Titulurik gabeko udaltzainak jarritako isunek eta egindako atxiloketek ez dute balio juridikorik

Atxiloketa guztiak legez kanpokoak dira, eta berez bertan behera geratuko lirateke. Era berean, hiru urte horietan ezarritako isunak baliogabetuta geratzen dira, eta herritarrei dirua itzuli beharko zaie.

Udaltzain bat, bulegoan. Irudia: EITB
Udaltzain bat, bulegoan. Irudia: EITB
Udaltzain bat, bulegoan. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Titulurik gabeko udaltzainak Etxebarrin (Bizkaia) hiru urteetan zehar jarritako isunek, atxiloketek eta abarrek ez dute inolako balio juridikorik, ETBk jaitera eman duenez.

Ondorioz, sasi-udaltzainak egindako atxiloketa guztiak legez kanpokoak dira, eta berez bertan behera geratuko lirateke. Era berean, hiru urte horietan ezarritako isunak baliogabetuta geratzen dira, eta herritarrei dirua itzuli beharko zaie.

Udaltzaina dagoeneko kaleratu dute. Etxebarriko Udaltzaingoan sartu zen barneko lan-poltsa baten bidez.

Iker Lopez Comeron Etxebarriko alkateak baieztatu duenez, Udalak udaltzain "faltsuari" buruzko ikerketa abiatu zuen bere lankide batzuen usteek bultzatuta, "curriculumarekin bat ez zetorren gauzaren bat" ikusi baitzuten. Era berean, adierazi du ez zetorrela Arkautiko lan-poltsatik, baizik eta Udalaren beraren hautaketa-prozesu baten bidez kontratatu zutela.

Bestalde, bere kaleratzea errekurritu duen langileak "Udaltzaingoaren eskumenekoak diren lan guztiak" egin ditu, alkateak onartu duenez. Lopez Comeronen esanetan, Udalak ez du curriculumean aurkeztutako agiriak "egiaztatzeko betebeharrik".

Zentzu horretan, herritar askok uste dute neurri "zorrotzagoak" behar direla udaletako kontratazio protokoloetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Etxebarri