Gizartea -

LAN GATAZKA

Gasteizko suhiltzaileek bost greba egun egingo dituzte, lan baldintzak hobetu eta flota berritzea eskatzeko

Asteazken honetan hasi eta ostiralera arte luzatuko den itxialdiaz gain, protestak gogortu eta astelehenetik aurrera bost greba egin deitu dituzte. Besteak beste, Agirrelandako Suhiltzaileen Parkea birmoldatzea eta ibilgailu "zahar eta zaharkituak" berritzea eskatzen dute.

Gasteizko suhiltzaileak lanean.
Gasteizko suhiltzaileak lanean.
Gasteizko suhiltzaileak lanean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazteizko suhiltzaileek protesta sorta hasi dute asteazken honetan. Alde batetik, ostiralera arte Agirrelandako parkean itxialdia egingo dute, eta, bestetik, bost greba egun deitu dituzte, datorren asteko astelehenean hasita, Arabako hiriburuko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren (Speis) barne berrantolaketa exijitzeko. 

Hala iragarri du asteazken honetan enpresa-batzordeak, suhiltzaileen parkean bertan emandako prentsaurrekoan. Bertan, "Udal Gobernuak bere lan-erreklamazioekiko duen erabateko etena" salatu dute, eta, besteak beste, eskatu dute Agirrelandako Suhiltzaileen Parkea birmoldatzea, ibilgailuen flota berritzea eta egitura Eusko Jaurlaritzak onartutako azken legera egokitzea.

Suhiltzaileek azaldu duenez, Gasteizko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak "egitura zaharkitua du, eta gaur-gaurkoz ezin die herritarrei behar bezalako zerbitzurik eman"; izan ere, ez dituzte suteak prebenitzeko eta itzaltzeko "beharrezko ekipo eta materialak", eta zerbitzua "noraezean" doala gaitzetsi dute.

Suhiltzaileek ohartarazi dutenez, Gasteizko Udaleko Segurtasuneko zinegotzi berriak, Cesar Fernandez de Landak, ez badie erantzuten "duela urte batzuetatik erantzuteke dauden" eskariei, mobilizazio gehiagorekin jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Araba Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Lan gatazkak azken ordukoa