Gizartea -
EGURALDIA
EAE abisupean izango da gaur eta bihar 100 km/h baino gehiagoko haize boladak izan daitezkeela eta
Horrez gain, bihar ere abisu bat jarriko dute indarrean itsasaldeko arriskuagatik, 3,5 metrorainoko olatuak espero baitira.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak haizeagatik bi abisu hori jarriko ditu indarrean gaur eta bihar Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta beste bat itsasaldeko arriskuagatik, ostegunean.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan haize boladak 60-80 km/h ingurukoak izan daitezke, bereziki mendebaldean. Abisua gaur arratsaldean (18:00) aktibatuko dute eta biharko 03:00ak arte egongo da indarrean.
Horrez gain, biharko ere abisu hori bat ezarri du Segurtasun Sailak, kasu honetan itsasoari dagokiona. Lehenengo bi milietan nabigazioari eragingo dio, 10:00etatik gauerdira arte. Olatuaren altuera adierazgarria goizean 1 eta 2 metro artean kokatuko da eta igotzen joango da, gauean 3-3,5 metroan kokatu arte. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu eta arratsaldean 2,5-3 metrora igoko da.