Gizartea -

Gertakaria Barakaldon

Bi pertsona zauritu dira, haizearen ondorioz Champions Burgerreko dekoratuaren zati bat gainera erorita

Bi zaurituak ez daude larri, baina horietako bat Gurutzeta Ospitalera eraman behar izan dute. Ezbeharra gertatu eta minutu gutxira, antolatzaileek mezu bat argitaratu dute, ekitaldia bertan behera geratu dela jakinarazteko, eguraldiaren eraginez.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira gaur arratsaldean, Barakaldoko (Bizkaia) Ansio erakustazokan egiten ari diren Champions Burger ekitaldiaren dekoratuaren zati bat erorita, Euskoa Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Inguru horretan izandako haize-bolada gogorrek eragin dute ezbeharra.

Bi zaurituak ez daude larri, baina horietako bat Gurutzeta Ospitalera eraman behar izan dute, kolpeak zituelako.

istripua gertatu eta minutu gutxira, antolatzaileek mezu bat argitaratu dute, ekitaldia bertan behera geratu dela jakinarazteko, eguraldiaren eraginez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak