Gizartea -

GERTAKARIA

Gorbeia inguruan galdu ziren bi mendizale holandar erreskatatu ditu Ertzaintzak

Larunbatean galdu ziren, 17:30 aldera, 25 eta 22 urteko bi mendizaleak, eta gaur goizaldean erreskatatu dituzte, hipotermia zantzuekin.

Ertzaintzaren erreskatea, Itxinan. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintzaren erreskatea, Itxinan. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintzaren erreskatea, Itxinan. Argazkia: Ertzaintza

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako Zainza eta Erreskate Unitateko agenteek bi mendizale holandar erreskatatu dituzte gaur Gorbeia inguruan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atzo 17:30ean galdu ziren, Itxinako mendigunean (Orozko). Zonaldeko zailtasunak eta baldintza meteorologikoak (elurra) ikusita, lurreko erreskatea gaur goizaldera arte atzeratu da. Erreskatatutakoak egoera onean zeuden, baina hipotermia zantzuak zituzten.

25 eta 22 urteko bi mendizaleek 112 larrialdietarako telefonora deitu zuten, Gorbeiako parke naturalean galduta zeudela ohartarazteko. Ondo omen zeuden, eta janaria eta ura zituzten. Koordenatuak eman zizkieten larrialdi zerbitzuei, eta Itxinako mendigunean zeuden.

Gaur erreskatatu dituzte, 05:00ak aldera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Gorbeiako Parke Naturala