Gizartea -

Trafikoa

A-15 autobia berriro zabaldu dute Berastegin, kamioi batek matxura izan eta orduak guztiz itxita eman ondoren

Kamioi batek 17:45 aldera matxura izan du, eta errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, Gorosmendiko tunelaren parean, eta auto-ilarak sortu dira.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 autobia itxita egon da Berastegi (Gipuzkoa) parean, bi noranzkoetan, 17:45 aldera, kamioi batek matxura izan ostean. Errei bat berriro zabaldu dute 21:00ak aldera, eta gutxi geroago guztiak.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, A-15 errepideko 144. kilometroan izan da ezbeharra, Berastegin, Gorosmendiko tunelaren parean.

Kamioiaren matxuraren ondorioz, autobia itxi egon da bi noranzkoetan, eta auto-ilarak sortu dira.

Ezbeharra 'by-pass' bat dagoen obra-eremu batean gertatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-15 autobia