Gizartea -
Gertakaria
Gizon gazte bat arma zuriz zauritu dute Bilboko dantzaleku batean
Erasotzaileak ihes egin du, eta Ertzaintza haren bila ari da. Zaurituak 20 urte ditu, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
agentziak | eitb media
Gizon batek 20 urteko beste bat zauritu zuen arma zuriz larunbat goizaldean Bilbon, Uribitarte kalean dagoen Back&Stage dantzalekuan. Erasotzaileak ihes egin zuen, eta Ertzaintza hura bilatzeko lanean ari da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeko bostak aldera izan zen erasoa, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio.
Gizon batek beste bat sastakatu zuen, eta ihesari ekin zion. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta erasotzailea aurkitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea