Gizartea -
Behe-hodeiak
Hondarribira zihoazen bost hegaldi Loiura desbideratu dituzte ikuspen faltagatik
Madrildik, Bartzelonatik eta Valentziatik heltzekoak ziren, 08:30 eta 10:30 bitartean, eta lur hartzeko ikuspen nahikorik ez zegoenez, Loiura desbideratu behar izan dituzte.
EITB MEDIA
Goizean goiz Hondarribiko aireportuan (Gipuzkoa) lurreratu behar ziren hiru hegaldiak Loiura (Bizkaia) desbideratu behar izan dituzte, behe-hodei ugariren ondorioz, Aenako iturriek jakitera eman dutenez.
Lehenengo hegaldiak Madrildik, Bartzelonatik eta Valentziatik zetozen, eta 08:30 eta 10:30 bitartean iristea aurreikusita zuten. Arratsaldean desbideratutakoak, berriz, Madrildik eta Sevillatik heldu dira.
Gaur arratsalde-gauerako beste hegazkin bat iritsiko da Gipuzkoako aireportura Madrildik, eta hori ere desbideratuko dute, eguraldi txarrak jarraitzen badu.