Gizartea -

Abeltzaintza

Otsoa babes bereziko erregimeneko espezieen zerrendatik kentzeko eskatu dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Hain zuzen ere, 2021eko egoerara itzultzea iradoki dio, abeltzaintza ustiategietan otsoek eragin dituzten "kalte konponezinak" ikusita.

Otso bat. Argazkia: Pixabay
Otso bat
Otso bat. Argazkia: Pixabay

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak kezka helarazi dio Sara Aagesen Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko ministroari, "otsoen erasoek Euskal Autonomia Erkidegoko mendi eremu batzuetan eragindako egoera" aztertu ondoren.

Barredok azpimarratu du beharrezkoa dela "espezie hori Espainiako Gobernuak onartutako eta 2021eko irailean ofizialdutako babes bereziko erregimeneko espezieen zerrendatik kanpo uztea, eta aipatutako data baino lehenagoko egoerara itzultzea".

Horren harian, "arduratuta" agertu da abeltzaintza ustiategietan otsoek eragin dituzten "kalte konponezinak" ikusita.

2023ko ekainean, Arantza Tapia sailburuak kezka bera agertu zion Teresa Ribera ministroari. Hilabete batzuk geroago, Barredok berak ildo beretik ekin zion gaiari Riberaren aurrean, baina ez zuen inolako erantzunik jaso.

Horren aurrean, sailburuak aditu talde batek egindako antolaketa alternatiben txosten bat bidali dio ministroari, eta bertan ondorioztatu dutenez, "ez da beharrezkoa otsoa zerrenda horretan egotea espeziea behar bezala zaintzeko, epe luzera kaltegarri izango baita, dagoeneko ikusi den bezalaxe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak