Gizartea -

Abenduko zubia

510.000 joan-etorri aurreikusi dituzte asteburu luzerako eta giro makurrarekin erne gidatzeko eskatu dute

Trafiko Zuzendaritzaren arabera, hiru izango dira, betiko moduan, zirkulazio handiena izango duten puntuak: A-8a, Kantabriarako noranzkoan; AP-8a, Ipar Euskal Herrirako bidean, eta Armiñongo lotunea (A-1ak eta AP-1ak bat egiten duten lekua).

Trafiko handia Txorierriko igarobidean. Argazkia: EITB Media
Trafiko handia Txorierriko igarobidean
Trafiko handia Txorierriko igarobidean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 510.000 joan-etorri aurreikusi ditu abenduko sasi-zubirako eta kontuz gidatzeko eskatu die herritarrei, batez ere eguraldiaren iragarpena kontuan hartuta. 

Datozen jaiegunetan mugikortasuna areagotuko dela eta, Estibaliz Olabarri Trafiko zuzendariak "errepide-sarea erabiltzen duten guztiei arduratsuak izateko" dei egin die. Ohi bezala, hiru izango dira arretaguneak gaurtik igandera bitarte: A-8a, Bizkaia eta Araba arteko mugan; AP-8a, Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, eta Armiñongo lotunea Araban (AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekua).

Zehaztu duenez, A-8an, Kantabriarako noranzkoan, 200.000 joan-etorri aurreikusten dira, Iparralderantz 150.000, eta Armiñongo lotunean, 160.000. 

Iaz, Trafikoren dispositiboak iraun zuen sei egunetan (abenduaren 5etik 10era) Ertzaintzak 31 trafiko-istripu erregistratu zituen, eta bi pertsona larri zauritu ziren. Zorionez, ez zen inor hil. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea