Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Euskararen Nazioarteko Eguna, Glovoko buruaren deklarazioa eta umeak haztearen kostua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Euskalgintzaren Kontseiluaren agerraldia, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian. Kontseilua
Euskalgintzaren Kontseiluaren agerraldia, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian
Euskalgintzaren Kontseiluaren agerraldia, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian. Kontseilua

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskararen Nazioarteko Eguna: Euskaraz eta euskararen alde egiteko eguna izendatu zen abenduaren 3a gaur 75 urte: euskaraz aritzen zen komunitate bat bazegoela munduari esateko, euskaldun gisa norbere burua berresteko eta euskararen biziberritzearen alde lan egiteko eskatzeko. Ordutik, hizkuntzak ibilbide emankorra egin badu ere, aldarria bere horretan ekarri daiteke 2024 honetara. Hizkuntza harrera egoki batek euskarara herritar gehiago batzeko bidea zabal dezake. Hor dute begirada jarrita erakundeek zein euskalgintzako herri mugimenduek. Errealitate soziodemografiko berria hizkuntzara aliatuak batzeko aukera gisa ikusten dute.

- Glovoko buruak inputatu gisa deklaratuko du: Oscar Pierre Glovoren sortzaile eta egungo zuzendari exekutibo denak inputatu gisa deklaratuko du, langileen eskubideen aurkako delitua leporatuta. Fiskaltzak Oscar Pierreren aurka jarritako salaketa baten ondotik abiatu zuen ikerketa Bartzelonako 31. Instrukzio Epaitegiak. Glovok autonomo faltsuen eredua atzean utzi eta soldatapeko banatzaileak kontratatuko dituela iragarri eta biharamunean deklaratuko du.

- Umeak haztearen kostua: Euskal Autonomia Erkidegoan, seme-alaba bat hazteko hileko batez besteko kostua 866 eurokoa izan da 2024an, hau da, 2022an baino % 13 gehiago, Save the Childrenek aurkeztutako txosten baten arabera. Igoera hori, batez ere, etxebizitzaren (% 21) eta elikaduraren (% 25) garestitzearen ondorio da. Save the Childrenek laguntza unibertsalak 17 urtera arte luzatzea proposatu du, eta prezioen igoeren aurrean eraginkortasuna bermatuko duten politika publikoak diseinatzea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Nafarroako albisteak Euskara eguna gaur EAE albisteak Espainia albisteak Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Umeak Euskaraldia albisteak Enpresen albisteak Kontseilua albisteak gaur