Gizartea -

OSAKIDETZA

Lehen Arretako Minaren unitateko profila: emakumea, 52 urte, fibromialgia, bizkarreko mina edo migraina duena

Salburuako osasun zentroko minaren unitatean 768 gaixo artatu dituzte lehen urtean. Osakidetzaren helburua esperientzia pilotu hori, modu progresiboan, Lehen Mailako Arretako sare osora zabaltzea da.

Salburuako osasun zentroa. Argazkia: Irekia
Salburuako osasun zentroa
Salburuako osasun zentroa. Argazkia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Minari Aktiboki Aurre Egiteko Unitateak 768 gaixo artatu ditu lehen urtean Salburuako osasun zentroan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez. Gehienak emakumeak dira, batez beste 52 urte dituztenak, eta fibromialgia, bizkarreko mina edo migraina dutenak.

Normalean, Lehen Mailako Arretako espezialistek deribatzen dituzte aipaturiko minaren unitate berrira, bai Familiako Medikuntzatik, bai Erizaintzatik, baina ospitale-espezialitateetatik ere deribatzen dituzte, hala nola Erreumatologiatik, Traumatologiatik, Errehabilitaziotik, Minaren Unitatetik eta Neurologiatik.

Osakidetzak 2023ko azaroan jarri zuen martxan Salburuako minaren unitatea, eta, esperientzia pilotu hori, modu progresiboan, Lehen Mailako Arreta sare orora zabaltzea da.

Helburua da min iraunkorra duten gaixoen asistentzia hobetzea eta min hori ezabatzen saiatzea, edo, gutxienez, arintzea. Medikuek, erizainek eta fisioterapeutek osatzen duten unitate aitzindari horrek, Lehen Mailako Arretako zerbitzuak indartzen ditu.

Pertsona bat Minari Aurre Egiteko Unitatera iristen denean, elkarrizketa bat egiten zaio, eta, bertan, bere historia medikoa jasotzen da. Halaber, galdetegi baten bidez, bere bizi-kalitatearekin lotutako hainbat alderdi ebaluatzen dira, baita minak egunerokotasunean nola eragiten dion ere. Informazioa bildu ondoren, esku-hartzea azaltzen zaio; taldeko esku-hartzea izaten da, gehienetan.

Esku-hartzeak Minaren Zientziako Hezkuntzan (MZH) oinarrituta daude. Fibromialgiaren edo bizkarreko minaren kasuan, bi orduko 16 saio izaten dira eta horiek ariketa terapeutikoarekin konbinazen dira. Migrainaren kasuan, esku-hartzeak 2 orduko 6 saio izan ohi ditu.

Lehen urte honetan Salburuako unitatean baloratutako 768 pertsona horietatik, 189k dagoeneko amaitu dute tratamendua, eta 202, berriz, oraindik horretan ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Albisteak Medikuen albisteak Erizaintza gaur Osasun zentroak gaur