Gizartea -
Legionela
Oñatiko igerilekua eta aldagelak itxi dituzte, legionelaren bakterioa atzeman dute eta
Ohiko azterketa egin dute, eta hodietako batean hauteman dute bakterioa, baina, Kiroldegiko langileek argitu dutenez, ez du horrek esan nahi inor gaixotu denik. Beharrezko tratamendua eta azterketak egingo dituzte, bakterioa ezabatzen dutela ziurtatzeko.
EITB Media
Oñatiko Zubikoa Kiroldegian igerilekua eremua eta aldagela itxi dituzte, ohiko azterketa batean legionelaren bakterioa atzeman baitute dutxetako hodietako batean.
Kiroldegiko langileek argitu dutenez, bakterioa topatu izanak ez du esan nahi inor gaixotu denik.
Ostegun arratsaldean egingo dute bakterioa desagerraratzeko tratamendua, eta ostiralean atzera berriro hartuko dituzte laginak, instalazioak ostera zabaldu daitezkeen ikusteko.
Lasaitasun mezua helarazi nahi izan du Oñatiko Udalak, eta adierazi arretaz ari direla jarraitzen egoera.