Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hauteskundeak EHUn, balizko su-etena Libanon eta Michelin izarren gala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea. EITB Media
Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea.
Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskundeak EHUn: Hauteskunde eguna dute Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), hurrengo sei urteetan erakundea gidatuko duen errektorea izendatzeko. 16 urtean lehen aldiz, bi hautagai  —Eva Ferreira egungo errektorea eta Joxerramon Bengoetxea Zuzenbidearen Filosofiaren katedraduna— izango dira lehian. 50.590 pertsona daude botoa ematera deituta eta hauteslekuak 09:00etatik 18:00etara egongo dira zabalik. Hala ere, botoa ponderatua da, hau da, irakasleen botoek gehiago balio dute beste sektorekoenek baino. Hauteskunde emaitzak 20:30 aldera ezagutuko dira.

- Balizko su-etena Libanon: Israelen eta Hezbollahren artean su-etena gertu egon daiteke. Ameriketako Estatu Batuek akordiorako proposamena egin zuten, eta arratsaldean Israelgo Segurtasun Kabinetea bilduko da dokumentuari oniritzia emateko. 60 eguneko su-etena dago mahai gainean eta epe horretan, Libano hegoaldetik erretiratuko beharko liratezke Israelen zein Hezbollarhen soldaduak, Libanoko armada ofizialari lekua uzteko.

- Michelin izarren gala: Murtzian egingo duten Michelin izarren gala nagusian Espainiako Estatuko sukaldaririk onenak bilduko dira. Hiru Michelin izar dira jatetxe batek jaso dezakeen sari nagusia, baina bi edo bat ere eskuratu daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak