Gizartea -
GARRAIOA
Leioa eta Gurutzeta arteko metro zerbitzua eten dute orain
Eskailera mekanikoak eta igogailuak ere etenda egon dira ia bi orduz, Basarrate eta San Inazio artean, baina martxan dira dagoeneko.
eitb media
Bilboko metrora normaltasuna itzuli eta berehala, beste etenaldi baten berri eman dute Leioa eta Gurutzeta artean. Ondorioz, ez dago metrorik bi geltokien artean.
San Inazio eta Gurutzeta artean izandako argindar gorakada batek arazoak eragin ditu gaur goizean goizetik Bilboko metroaren zerbitzuan.
San Inazio eta Gurutzeta arteko zerbitzua etenda egon da eguerdian, bi geltoki horien artean izan den argindar-tentsio gorakadaren ondorioz hain zuzen ere. 12:00etan hasi da etenaldia, eta 13:00 baino lehentxeago martxan zegoen jada zerbitzua.
Gainera, aipatu arazo elektrikoagatik, 10:46tik eguerdira arte zerbitzurik gabe egon dira Bilboko metroko eskailera makanikoak eta igogailuak Basarrate eta San Inazio arteko geltoki guztietan. Argia joan eta etorri ibili da geltokietan.