Gizartea -

Goialdeko depresioa

Behargin bat hil da Valentziako ikastetxe batean, sabaiaren parte bat behera etorrita

Massanassako Lluis Vives ikastetxearen sabaiaren zati bat erori da, eta garbiketa lanak egiten ari zen behargin bat harrapatu du. Duela hilabete Valentzia astindu zuen goialdeko depresioak kalteak eragin zituen ikastetxe horretan ere.

Massanassako Lluis Vives ikastetxea (Valentzia). Argazkia: EITB MEDIA
Massanassako Lluis Vives ikastetxea (Valentzia). Argazkia: EITB MEDIA
Massanassako Lluis Vives ikastetxea (Valentzia). Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goialdeko depresioaren ondorioz kaltetutako Lluis Vives ikastetxean garbiketa lanak egiten ari zen behargin bat hil da igande goizean Massanassa udalerrian, Valentzian, sabaiaren parte bat behera etorrita, Polizia Nazionaleko iturriek jakinarazi dutenez. Gainera, beste langile batek zauriak egin ditu hanka batean.

Polizia Nazionalak eta Valentziako Polizia Zientifikoak ikerketa abiatu dute, sabaia zergatik erori den argitzeko. Joanot Martorell kalean dagoen ikastetxean jazo da ezbeharra, Massanassan, Valentziako metropoli-eremuan.

Torrent eta Catarroja udalerrietako suhiltzaileak bertaratu dira, eta ikastetxea miatu dute. Duela 26 egun izandako goialdeko depresioaren ondorioz izan zen uholdeak kalteak eragin zituen bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa Goialdeko depresioa