Gizartea -
Alerta meterologikoa
Lapurdiko hegoaldea argindarrik gabe geratu da haizearen ondorioz
Enedis argindar enpresak jakinarazi duenez, haizeak eragindako "gertakari bat" izan da, eta, ondorioz, argidarrik gabe daude hamaika udalerri, tartean Donibane Lohizune, Azkaine, Ziburu, Hendaia, Urruña eta Biriatu. Pixkanaka ari dira hornidura lehengoratzen.
EITB Media
Haizea buruhauste handiak eragiten ari da Ipar Euskal Herrian. Ez alferrik ezarri dute alerta laranja bertan.
Haizearen ondorioz, igande goizean argindarrik gabe geratu dira Lapurdi hegoaldean milaka etxe.
Enedis argindar enpresak jakinarazi duenez, haizeak eragindako "gertakari bat" izan da, eta, ondorioz, argindarrik gabe geratu dira hamaika udalerri: Donibane Lohizune, Azkaine, Ziburu, Hendaia, Urruña eta Biriatu, besteak beste.
Zonaka hasi dira hornidura lehengoratzen, eta arazoa 13:00etarako konponduta izatea espero duela jakinarazi du enpresak.