Gizartea -

Eguraldia

Haizeak are gogorrago joko du datozen orduetan

Larunbat eguerdian aktibatu dira haizeagatiko abisuak astelehen goizaldera arte. Haizeguneetan 120 km/h-ko haize-boladak izan daitezke, eta 100 km/h-koak haizegune ez direnetan. Igandean, gainera, baso-sute arriskua izango da egun osoan isurialde atlantikoan.

Hego haizea Irunen. Argazkia: Gerardo García González.
Hego haizea Irunen. Argazkia: Gerardo García González.
Hego haizea Irunen. Argazkia: Gerardo García González.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizeak markatutako asteburua ari da izaten, eta abisu hori eta alerta laranja artean igaroko da. Abisu horia indarrean da larunbat eguerditik asteleheneko 06:00ak arte. Gainera, igandeko 06:00etatik 15:00etara abisu horia alerta laranja bihurtuko da isurialde atlantikoko haizeguneetan eta Gipuzkoan haizegune ez diren tokietan.

120 km/h-ko haize-boladak izan daitezke haizeguneetan, eta 100 km/h-koak haizegune ez direnetan. Igandean, gainera, baso-sute arriskua izango da 06:00etatik gauerdira isurialde atlantikoan.

Igandea oso haizetsua izango da, bolada oso gogorrekin haizeguneetan eta gainerako lekuetan. Horrela, ekitaldi ugari geldituko dira bertan behera, Gipuzkoan eta Bizkaian bereziki, eta parke askotako sarbideak itxita egongo dira, neurri prebentibo gisa.

Hegoaldeko haize zakarraren ondorioz, tenperaturek are gehiago egingo dute gora, eta baso-sute arriskua egongo da isurialde atlantikoan 06:00etatik gauerdira.

Zeruan, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira tarteka, baina giro argiarekin jarraituko dugu.

Bezperan bezala, giro goibelagoa izango da hegoaldean; izan ere, behe-lainoa sortuko da eta kostatuko zaio altxatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak albisteak Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa