Gizartea -

Haizea

Loiun lurreratzekoak ziren lau hegaldi Madril eta Bartzelonara desbideratu dituzte, haize bortitzaren ondorioz

Gainera, bi hegaldi bertan behera utzi dituzte eta zenbait hegaldi atzerapenak jasaten ari dira, eta aurreikusitakoa baino beranduago ateratzen ari dira, haize-bolada gogorren ondorioz. Euskadi abisu horian dago 100 km/h-ko haizeengatik.

Loiuko aireportua. EFE
Loiuko aireportua. EFE
Loiuko aireportua. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiuko (Bizkaia) aireportura zihoazen lau hegaldi desbideratu eta Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan lurreratu behar izan dituzte larunbat goizean, haize zakarraren ondorioz, AENAko iturriek jakitera eman dutenez.

Gainera, Bilbotik ateratzekoak ziren bi hegaldi bertan behera utzi dituzte eta beste hainbat hegaldik atzerapenak izan dituzte.

Haizeak eragina izango du euskal aireportuetan asteburu osoan zehar; izan ere, dagoeneko arazoak eragiten ari bada, are gehiago zailduko da egoera arratsaldetik aurrera, haize-boladek indar berezia hartuko baitute arratsaldean, eta batez ere, igandean.

Aenak bidaiariei gomendatu die euren hegaldiaren egoera aldez aurretik kontsultatzeko:

Abisu horiak indarrean egongo dira larunbateko eguerditik asteleheneko 06:00ak arte. Gainera, alerta laranja egongo da indarrean igandean 06:00etatik 15:00etara Kantauri isurialdeko gune haizetsuetan, eta Gipuzkoako gune ez haizetsuetan.

Haizeguneetan 120 km/h abiadurako haize-boladak izan daitezke, eta 100 km/h-koak haizeguneak ez direnetan. Igandean gainera, baso sute arriskua izango da 06:00etatik gauerdira Isurialde Atlantikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Alerta meteorologikoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gasteizko Aireportua Hondarribiko aireportua Iruñea-Noain aireportua