Gizartea -

Istripu larria Gipuzkoan

Pertsona bat hil da Eibarren, bi autok aurrez aurre talka eginda

Ezbeharra 21:00ak aldera gertatu da, N-634 errepidean. Bi gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur gauean bi ibilgailuk talka eginda, N-634 errepidean, Eibarren (Gipuzkoa).

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, istripu larria 21:00ak aldera gertatu da, bi autok aurrez aurre talka egin dutenean.

Bi gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte.

Bertaratutako osasun-zerbitzuek horietako baten heriotza baieztatu dute. Bestea zauritu egin da, eta Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren inguruabarrak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Gipuzkoa Eibar Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostia Ospitalea