Gizartea -

Gabonak

Mikel Erentxunek, kirolari olinpikoek eta 300 droneko ikuskizunak emango diote hasiera Donostiako Gabonei

Azaroaren 29an egingo dute ekitaldia Alderdi Ederren. Era berean, egun horretan irekiko ditu ateak Gabonetako merkatuak.

Donostiako Gabonetako argien artxiboko irudia.
Donostiako Gabonetako argien artxiboko irudia.
Donostiako Gabonetako argien artxiboko irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 29an hasiko dira Gabonak Donostian. Mikel Erentxunen musika-emanaldiaz, argien piztueraz eta Kontxako badiaren gainean egingo den 300 droneko ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Jaiak urtarrilaren 6ra arte luzatuko dira.

Ekitaldia 18:30etan hasiko da Mikel Erentxunen emanaldiarekin. Erentxunek 'Navidad' disko berriko zenbait lan abestuko ditu. Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Pau Etxaniz, Miren Lazkano eta Maialen Chourraut kirolariek piztuko dituzte argiak. Guztiek aurtengo Parisko Joko Olinpiko eta Paraolinpikoetan parte hartu dute.

Horrez gain, eta euririk eta haize zakarrik egiten ez badu, droneen ikuskizun bat ere izango da. 300 drone izango dira Kontxako badiaren zeruan argiztatzen eta Donostian, ezaugarri horiek dituen lehen ikuskizuna izango da.

Egun berean, Gabonetako merkatua irekiko da. Aurten 65 etxola izango ditu eta Urumearen bi ertzetan egongo da.

20 metroko argi-izeiaren kokapen berria udaletxearen aurrean, Vitoria Eugenian argizko dekorazio berritua eta 32 metroko noriaren ondoan dagoen etxola berria aurtengo berrikuntzen artean dude. Horrez gain, arrapala leraz edo trenaz gozatzeko aukera ere izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak