Gizartea -

Eguraldia

Haizea izango da asteburuko protagonista eta hainbat abisu hori ezarriko ditu Segurtasun Sailak

Larunbat arratsaldeko 18:00etan aktibatuko dira haizeagatiko abisuak igande gauerdira arte. Haizeguneetan 100 km/h abiadurako haize-boladak izan daitezke, eta 80 km/h-koak haizeguneak ez direnetan. Igandean gainera, baso sute arriskua izango da egun osoan Isurialde Atlantikoan.

Hego haizea. Argazkia: Karmele Begiristain.
Hego haizea. Argazkia: Karmele Begiristain.
Hego haizea. Argazkia: Karmele Begiristain.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizeak markatuko du asteburuko eguraldia eta abisu horiak indarrean egongo dira larunbateko 18:00etatik igande gauerdira bitartean. Haizeguneetan 100 km/h abiadurako haize-boladak izan daitezke, eta 80 km/h-koak haizeguneak ez direnetan. Igandean gainera, baso sute arriskua izango da 06:00etatik gauerdira Isurialde Atlantikoan.

Ostiraleko eguraldi nahasi eta gau hotzaren ostean, giro argiarekin hasiko da larunbata. Goizean goiz hotz egingo du oraindik, batez ere barnealdean, eta izotza ere egin lezake zenbait txokotan. 

Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko diren arren, ostarte zabalak irekiko dira, eta hegoaldeko haizearen ondorioz, tenperaturak dezente igoko dira. Tenperaturen igoera Isurialde Atlantikoan nabarituko da batik bat.

Arabako zenbait lekutan eta Nafarroa hegoaldean behe-hodeiak agertuko dira goizean, eta giroa ilunagoa izango da. 

Iganderako ez da aldaketa handirik espero, baina eguna oso haizetsua izango da, bolada oso gogorrekin bai haizeguneetan bai haizeguneak ez diren lekuetan.

Hegoaldeko haize zakarraren ondorioz tenperaturek are gehiago egingo dute gora eta Isurialde Atlantikoan baso-sute arriskua egongo da indarrean 06:00etatik gauerdira

Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira tarteka, baina giro argiarekin jarraituko dugu.

Bezperan bezala, hegoaldean giro goibelagoa izango da, izan ere behe-lainoa sortuko da eta kostako zaio altxatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak albisteak Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa