Gizartea -

Gipuzkoa

Okupatutako baserri bat hustu dute Donostiako Marrus bidean

Polizia Nazionalak eraikinean zeuden bost atzerritarretatik hiru kanporatzeko eskatu du.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak, Donostiako Udaltzaingoarekin elkarlanean, Gipuzkoako hiriburuko baserri okupatu bat hustu du. Halaber, eraikinean zeuden bost atzerritarretatik hiru kanporatzeko eskatu du.

Barne Ministerioak ohar batean jakinarazi duenez, Atzerritarren Talde Operatiboko agenteak Marruseko bidean dagoen baserri horretara joan ziren ostegunean, eta atzerriko bost pertsona identifikatu zituzten.

Poliziek egiaztatu zuten guztiak egoera irregularrean zeudela gurean, eta haietakoren batek aurrekari ugari zituela, baita hilketa zapuztuagatik ere.

Hori dela eta, hainbat ikerketa egin ostean, poliziek horietako hiru atxilotu eta polizia-etxera eraman zituzten, beharrezko egiaztapenak egiteko eta kanporatze-zigor espedienteak izapidetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak